Erabilera berriak gune komun baterako

Arantzadi Ekoparkea Iruñeko bigarren berdegune handiena da. Arga ibaiak inguratzen du, eta baratzeen, landareen eta ingurumen-balio handiko ibaiertzeko fauna tipikoaren paisaia eratzen du. Gainera, hiriaren erdigunetik hurbil dagoenez, herritarrak maiz ibiltzen dira bertan, eta gozatzeko aukera dute.

Eremu honek biltzen du bigarren faseko jarduketa. Zehazki, lau gune berri hartuko ditu barnean:

  • Jolasean aritzeko gune natural bat. Pilotalekua egongo da, udal-igerilekuen ondoan.
  • Ingurumen-hezkuntzako eta arteko erreferentziazko gune bat, Arraiza Etxeko eraikinetan.
  • Agroekologiako eta ekonomia zirkularreko eskola bat.
  • Hezkuntza-etxe edo -baserri bat, baserriko animalien gune zoologikoa duena. Ikerketarako ere balioko du.

Bultzatu nahi den Baratzezaintzako eskola eratuko dute azken bi gune horiek, hain zuzen. Proiektua osatzeko, gainera, txakurrak libre ibiltzeko gune bat egingo da, hartara, jardunbide egokiak sustatzeko.

Baratzezaintzari, abeltzaintzari, lorezaintzari, iraunkortasunari eta arteari lotutako prestakuntza-, ikerketa- eta enplegu-proiektuen mintegia eta erreferentzia izan nahi du Arantzadi Ekoparkeak, ekonomia zirkularraren ikuspuntuaren pean.

Xedea da enplegua sustatzea hainbat kontzepturen inguruan, besteak beste, 0 km-ko ekoizpena eta ekologia eta artearen arteko harremana, betiere lankidetzan arituta unibertsitateekin, erakunde publikoekin eta gizartearekin.