Aintzat hartzen zaitugu

Aurrez aurre

Lantaldeak: batera lan egiteko gunea, interesa duten pertsonek beren proposamenak egin, partekatu eta zehazteko bidea emango duena.

Ekoparkeko foroak: zabalik daude herritar ororentzat, prozesua bera eta lantaldeetan eta online (Erabaki) parte hartzen ari diren pertsonek egindako proposamenak ezagutzeko.

Internetez

Erabaki: Online edo sarean dagoen plataforma, proposamenak aurkezteko.

erabaki.pamplona.es

Elkar ikusteko, entzuteko eta gure proposamenak konpartitzeko elkartuko gara

Lehen deialdia:
• Otsailaren 12an: Soto eta Bizikidetza.
• Otsailaren 13an: Arraiza-zuhaitzak eta Jolaserako gunea.
• Otsailaren 14an: Irujo-gizarteratzea.

Bigarren deialdia:
• Martxoaren 5ean: SotoBizikidetza, Irujo-gizarteratzea eta Jolaserako gunea.
• Martxoaren 6an: Arraiza-zuhaitzak.

Hirugarren deialdia:
• Martxoaren 26an eta 27an.

Lekua:
Ingurumen Hezkuntzako Museoa.

Ordua:
18:00etatik 20:00etara.

Oharra. Baliteke bigarren eta hirugarren deialdietan aldaketak egotea, parte-hartzaileen aukeren arabera. Bileren lehen txandaren garapena kontuan hartuta erabakiko dira.

Izena eman

Etorri Ekoparkeko foroetara, irekiak baitira herritar ororentzat, eta egin proposamenak

Lehen foroa. Prozesuaren aurkezpena.
• Otsailaren 27an.

Bigarren foroa. Inspirazio-gunea, jakintzak eta proposamenak trukatzekoa.
• Martxoaren 21ean.

Hirugarren foroa. Prozesuaren itzulera.
• Apirilaren 30ean.

Lekua:
Ingurumen Hezkuntzako Museoa.

Ordua:
18:30etik 20:30era.

Oharra. Hirugarren eztabaidagunea ez da izango proposamen berriak biltzeko, laburpena egin eta prozesua amaitzeko baizik.

Izena eman

Aurkeztu zure proposamenak Erabakin

Proposamenak bakarka eta/edo taldean aurkeztutakoak izango dira, eta oinarrituak eta zehatzak izango dira. Prozesuaren arloari egokituko zaizkio, gai-esparru hauetara mugatuko dira eta bakoitzari erreferentzia egiten dion izenburua eduki beharko dute.

Proposamena aurkeztu

Kontuan hartu beharrekoak…

  • Proposamen guztiak Arantzadi Ekoparkeko xedeei eta guneei egokituko zaizkie, eta apirilaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dira.
  • Bilera guztietan, ludoteka-zerbitzua izango da (abisua aurretik eman behar da, posta elektronikoz edo telefonoz. Bilera egingo den egunaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen emango da abisua).
  • Lantaldeetakoren batean izena emateko, mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara:
    info@ekoparquearantzadi.com. Harremanetarako datuak eta parte hartu nahi den lantaldea zehaztu behar dira.
  • Bilerak Ingurumen Hezkuntzako Museoan egingo dira (Errotazarko kalea, z/g, Iruña).