Entzun egin nahi dizugu

Arantzadi Ekoparkearen erabilera- eta kudeaketa-proiektuan bizilagunen, taldeen, mugakide diren auzoetako erakundeen eta, oro har, herritarren ekarpenak, ikuspegia, kezkak, nahiak eta beharrak aintzat hartu eta sartzea da prozesu honen helburua.

Proiektuko guneak eta xedeak kontuan hartuta, lantalde hauek sortu dira:

  • Soto. Arreta ekoizpen- eta ikerketa-gunean jartzen du.
  • Arraiza. Ingurumenari, ingurumen-hezkuntzari eta arteari eskainia.
  • Irujo. Gizarteratzera bideratua.
  • Jolaserako gunea. Jolas naturalera bideratua, Arantzadi igerilekuaren ondoan.
  • Bizikidetza. Arreta mugikortasunean, bideetan eta argiterian arreta jartzen du.